Gure bizitza aktibitatez gainezka dago. Denbora guztian zerbait
egiten aritu behar dugula dirudi. Hau gure umeetan ere ikus daiteke.
Eskolan denbora dezente igaro ostean, solfeo, dantza, ingeles karate
edo bestelako ikastaroetara joaten dira. Oso ona da haurrek gustuko
duten zenbait ekintzetan parte hartzea, baina askotan gurasoen
nahiagatik egiten dituzte horietako batzuk.