Pasaian

Giza papilomabirusaren kontrako txertoa

Publicado el 05 de mayo de 2008

Giza papilomabirusaren (GPB) zenbait motek sortarazitako infekzioak umetoki-lepoko minbizia edukitzeko nahitaezko faktore kontsideratzen dira gaur egun. Zehazki, medikuntzan 16 eta 18 izenez ezagutzen diren motak umetoki-lepoko minbizien ehuneko 70aren erantzuleak dira. Hauen kontra egiten dute merkatura atera diren GPBaren kontrako bi txertoek. Horietako batek, gainera, 6 eta 10 motek sortu ditzaketen genitaletako garatxoez babesten du.  

Dena den, GPBaren infekzioa ez da nahikoa umetoki-lepoko minbizia eragiteko; beste faktore batzuk, genetikoak eta ingurumenari dagozkionak, esate baterako, beharrezkoak dira. Egia esan, GPBaren infekzio gehienek ez gaituzte umetoki-lepoko minbizira eramango.

GPBa sexu harremanen bidez transmititzen da. Txertoa 12-13 urteko neskei jartzea gomendatzen da. Gainera, adin horretan lortzen den erantzun inmunologikoa emakume helduagoetan lortzen dena baino handiagoa da. Txertoa jarrita ere, egun egiten diren azterketa ginekologikoak mantentzea oso garrantzitsua da.

Dena dela, umetoki-lepoko minbiziaren prebentzioan eraginkortasun eta segurtasun osoa lortzeko, preben-tzio programa eta plangintza landua beharrezkoak izateaz gain, biztanleriak jasotzen duen informazioa ere egokia eta fina izan behar da.

Orain txertaketa-programaren hasieran gaude eta denboran zehar egin beharreko jarraipenak txertoaren kalterik eza eta umetoki-lepoko minbiziaren benetako murriztapena baieztatuko dizkigu. Hala izan dadila.

Escrito por Oihana Horna

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo