
Publicado el 05 de noviembre de 2007
Beldurra egoera arriskutsu edo kaltegarrien aurrean ematen dugun
erantzun egokitzailea da eta berezkoa da. Garapenaren aldi bakoitzean
beldur desberdinak agertzen doaz. Adibidez, haurrek 8-12 hilabete
dituztenean, normala da ezezagunen aurrean beldurra agertzea, eta
helduagoak direnean, iluntasunari, mamuei eta animaliei beldurra izaten
hasten dira. 6-9 urte bitartean, aldiz, ikara berriak hasten dira,
aurrekoak baino errealagoak; min fisikoa, besteen aurrean barregarri
geratzea etab.
Esan bezala, garapenaren aldi bakoitzean beldur
desberdinak izaten dituzte umeek eta aurreko fasean eman direnak
desagertzen dira, baina hauek garrantzirik gabeko beldurrak dira eta
garapenean zehar desagertzen doaz.
Fobiak, berriz, objektu,
jarduera edo egoera zehatz bati beldur irrazionalak dira. Hauek denbora
luzez irauten dute. Fobia zehatzak eta fobia sozialak ditugu. Fobia
zehatza egoera zehatz bati gehiegizko beldurra da; adibidez, animali
bati, altuerei, urari…eta 1 eta 4 urte bitartean desagertzera jotzen
du. Fobia sozialak nerabezaroan agertzen hasten dira eta hemen,
gehiegizko beldur hori jendearen aurrean hitz egitea, ozenki
irakurtzea, festetara joatea…. dira. Baina, fobia gisa diagnostikatu
aurretik, ziurtatu behar dugu harreman sozial horiek edukitzeko
gaitasuna baduela gazteak.
Escrito por Janin Granados