Pasaian

Jarduerez gainezka

Publicado el 25 de abril de 2008

Gure bizitza aktibitatez gainezka dago. Denbora guztian zerbait egiten aritu behar dugula dirudi. Hau gure umeetan ere ikus daiteke. Eskolan denbora dezente igaro ostean, solfeo, dantza, ingeles karate edo bestelako ikastaroetara joaten dira. Oso ona da haurrek gustuko duten zenbait ekintzetan parte hartzea, baina askotan gurasoen nahiagatik egiten dituzte horietako batzuk. Badirudi gure umeek lau hizkuntza jakin behar dituztela oso txikitatik edo zerbaitetan nabarmendu behar dutela derrigor, eta batzuetan ez dugu kontuan har-tzen beraiek nahi dutena.

Jolasa ere heziketaren adar nagusi bat izan behar da. Jolasean gauza asko ikasten dira eta ez dugu ahaztu behar umeek aisialdia behar dutela. Ez dute zergatik hamaika ikastarotan parte hartu behar. Gehiegi exigitzen ote diegun galde-tzen diot nire buruari. Ez da harritzekoa batzuetan gure haurrak oso nekatuta eta indarrik gabe egotea egunaren amaieran. Gure seme-alabak ekintzaren batean apuntatzen ditugunean, hori guri egitea gustatuko li-tzaigukeelako ote den pentsatu behar dugu eta beraiek benetan ekintza horretan pozik parte hartzen duten kontuan izan behar dugu.

Askotan ikusi ditut gogorik gabe edo ia behartuta eskola amaitzerakoan ekintza hauetara joaten diren neska-mutilak. Pozik geratuko lirateke askotan herriko frontoian lagunekin jolasean. Gure umeek ere beraientzako denbora behar dute; deskantsatzeko, jolasteko edo behar dutenerako. Beraz, ez ditzagun ekintza gehiegirekin ito.

Escrito por Janin Granados

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo