Pasaian

Bale-labea, txikituta

Publicado el 13 de septiembre de 2007

Irudia tristea da oso! Alabortzan orain dela oso gutxi Albaola elkarteko kideek eraikitako bale-labea txikituta dago. Inaugurazio ekitaldia, ekainaren 25ean, benetan ederra izan zen. Euskaldunak balea arrantzatzera joaten ziren garaia berreskuratu zen, modu sinbolikoan. Gainera, azken urteotan Alabortza hondartza herritarren aisialdirako gune gisa bultzatu nahian dabiltza sanjuandarrak eta pieza berezi hau (XVI. mendeko labe baten erreplika zen) kultur ikuspegitik ekarpen berri bat zen zentzu horretan. Eguraldi txarra (edo mendi magalen egoera arriskutsua) izan da ezusteko honen eragile nagusia. Ez dadila mantendu luzaroan labe hondatuaren irudia badiako txoko honetan!

Escrito por PASAIAN

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo