Pasaian

Anemia

Publicado el 15 de octubre de 2007

Anemia

Anemiaz hitz egiten dugunean, normalean odoleko globulu gorrien jaitsierari buruz ari gara. Anemia kasu gehienak burdin faltarengatik sortzen dira, beharrezkoa dena gorputzak globulu gorri horiek ekoiztu ditzan. Sintomak hauexek dira: lanerako ahalmen gutxiago, gose falta, kirolarean erresistentzia gutxiago, infekzioak hartzeko joera...
Gure gorputzak burdin kantitate egokia jasotzen duela ziurtatzeko, ez dugu soilik hartzen dugun burdin kopurua ikusi behar; kontuan hartuko dugu baita ere bere bio-erabilgarritasuna, hau da, azkenean zenbat burdin xurgatzen duen gorputzak. Janariarekin har-tzen dugun burdinaren parte bat gatz eran dago eta hau okerrago xurgatzen da. Fruta, barazki, zereal eta arrautzetan dago hau. Arrain eta haragian dagoen burdina askoz errazagoa da xurgatzen, baina, aldi berean, haragi gorriek kolesterol eta gantz ase asko dute.
Bestalde, barazki eta frutek duten burdina xurgatzen laguntzen diguten substantziak ere badaude. Adibidez, C bitaminak (batez ere limoi zuku eran) burdinaren xurgapena bikoiztu edo hirukoiztu dezake. Laburtuz, burdin xurgapena hobetzeko honako hau jarraitu beharko genuke: askari bakoitzean C bitamina iturri den jaki bat sartu (piperra, limoia, laranja, kiwia,…) eta burdin xurgapena zailtzen dutenak baztertu (tea, kafea, esnea eta esnekiak, alkohola,…).

Escrito por Edurne Azurmendi

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo