Pasaian

Elikagaien kontserbazioa

Publicado el 15 de julio de 2008

Batzuetan, afari edo bazkariren bat prestatu ostean janari soberakinak geratzen dira. Nola mantendu behar ditugu? Hainbat arau kontuan hartu behar ditugu elikagai prestatu horiek hozkailuan gordetzeko; batez ere, udara datorrenean.

Jaki soberakinak ahal dugun azkarren sartuko ditugu hozkailuan, eta inoiz ez bero daudenean. Gehienez bi orduz mantendu ditzakegu giro-tenperaturan, eta berrerabiltzen ditugunean ondo berotu behar ditugu.

Pauso hauek oso garratzi-tsuak dira, jaki kozinatuak bereziki arriskutsuak baitira, zeharkako kutsadurarengatik. Zeri deritzogu zeharkako kutsadura? Jaki gordin bat prestatuta dagoen batekin kontaktuan jartzen denean, platera prestatzeko edo kon-tserbatzeko orduan, kutsadura arriskua egon daiteke. Jaki gordinek (batez ere haragiak, arrainak eta haien zukuek) osasunerako kaltegarriak diren mikroorganismoak eduki ditzakete, eta kozinatutako jakiekin kontaktuan jarriz gero, arriskua dago. Azken jaki hauek ez dituzte gordinek bezain tenperatura altuak jasaten, mikroorganismo kaltegarriak hazi daitezkeelarik, toxiinfekzioren bat sortuz.

Hau ekiditeko, oso garrantzitsua da hozkailuan elikagaien kokapena. Gordinak kozinatuen azpian jarri behar ditugu, haien zukuak prestatuen gainean eror ez daitezen. Beste aukera dugu jakiak ontzietan sartzea. Hozkailua garbia, lehorra eta txukuna mantendu behar dugu. Hozkailuaren atea behar baino gehiago ez daugu irekiko (batez ere udaran) eta ez ditugu jakiak hozkailuaren atzeko paretarekin kontaktuan utziko, hotza behar bezala hedatu ahal izan dadin.

Escrito por Edurne Azurmendi

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo