Pasaian

Bizitzeko leku on bat

Publicado el 22 de febrero de 2008

Euskal Herri osoan Pasaia bezain herri zatarrik ez dela existitzen azaldu zidan nere Zarauzko lagun batek beste egunean, oso konbentzituta. Nire beste poteokideetako bati, getxotarra jatorriz, baieztapenak grazia egin zion eta zatarra esan ordez ea “txatarra” esan nahi ote zuen galdetu zion zarauztarrari. Eta horrela egon ziren denbora luze batez. Kalimotxo batzuk edan eta gero, ez zetorren harira inor konben-tzitzen saiatzea. Ez zitzaidan proposa iruditu, une horretan, industria garaian garatutako herri bat alda-tzea ez dela batere erraza aipatzea, edo sartzen den diru guztia lau barrutien artean banatu behar dela esatea. Hori aitzakiak jar-tzea irudituko litzaiekeelako, gehienbat, eta beraiei arrazoia ematen laguntzea izango litzatekeelako.

Eztabaidan gehiegi ez sartzea erabaki nuen, beraz. Gainera, guzti horri buruzko hausnarketa aspaldi eginda neukan: berdin dio nola heldu garen gaur egungo egoerara, Pasaia den bezalakoa da, eta momentuz bizitzeko leku ona da. Eta edozein tokik beti dauzka hobetzeko aukerak, nahiz eta etsituta eta dekaden-tzian egon. Horretarako, argi eduki behar dena zer egin, norengan eduki konfiantza eta zer utzi behar den alde batera jakitea da.

Denbora gutxi iraun zuten nire lagunen buruetan ideia gogor horiek, dena den. Nahikoa izan zen Pasaiako zenbait txoko miresgarri erakustea eta Jaizkibelgo maldetatik mendi martxa bat antolatzea. «Beno, agian ez dago horren gaizki», erantzun zuten orduan. Ba ez. Noski ezetz.

Escrito por Iban Lantxo

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo