Pasaian

Che Guevara eta beste sinbolo batzuen zentzu-aldaketa

Publicado el 24 de octubre de 2007

Che Guevara eta beste sinbolo batzuen zentzu-aldaketa

Beste egunean, lanerako trena hartzerakoan, propaganda kartel berri bat ikusi nuen nasako markesina batean. Bertan, bidaiarien joan-etorriak jarraitzen, begirada harroz, han agertzen zen bera, bere bizar zabar eta jarrera hilezkorrarekin, garaipena eta porrotari une berean aurre eginez. Beste bat zen, bai, Alberto Kordak egindako argazki ospetsuaren beste fotomuntaketa bat, non orain Che Guevarak handik pasatzen ziren pertsonei DYArekin kolaboratzeko eskatzen zien, erakunde horretan txaleko bat soinean eramanda. Aitzakia han bertan zegoen idatzirik: «Mundu honentzat gauza onak egin dituztenek boluntario modura egin dituzte».

Kartel horrek gogoeta azkar bat egitera gonbidatu ninduen. Ernesto Guevara salduta eta bere ametsak bete gabe gazteegi hil zuten gizon bat izan zen. Dirudun jaio zen, baina erosotasun guztiak alde batera utzi zituen laster ideal sakon bati jarraituz borrokatzeko, gerrilletan parte hartzeko; eta konkretuki hemen da, mahai gainean jarri nahi nuen gaiaren mamia. Berriro esango dut. Gerrilletan parte hartu zuen. Komandante mailarekin. Militar bat zen, azken batean. Baliteke eredu garbia izatea ideologikoki edo irmotasun kontuetan jarraitzeko, baina bere ahotik beste pertsona batzuen hilketak eskatzen zituzten aginduak atera ziren, berarentzako gogaikarriak izateagatik soilik.

Suposatzen dut DYAkoek Cheren irudia erabili dutela bere kanpainan bera bizirik zegoenean benetan ze motatako pertsona zen alde batera utzita, gaur egun borroka eta besteentzako dena eman zuenaren sinbolo bat bilakatu delako, politika arloan era guztietako ideologietan aldarrikatua izanik. Laburtuz: jendeari, orokorrean, berdin zaio garai jakin batean zer adierazten zuen, denboraren poderioz esanahi hori guztiz aldatu baldin bada, azken batean beste egokiago bat ezarriz. Dena den, inoiz ez dago soberan gauza batzuk gogoratzea: Asiako zenbait kulturetan, gaur egun Mendebaldean horren gorrotagarria dugun esbastika eguzkiaren irudikapena da, naziak erabiltzen hasi baino mende asko lehenago; eta ikurrina bere jatorrian eskuindarren sinbolo esklusibo eta baztertzaile bat izan zela, bi adibide jartzeagatik. Edo azkenaldian horrenbeste aipatzen dugun memoria historikoari buruzko ariketa bat egiteagatik.

Escrito por Iban Lantxo

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo