Pasaian

Victor Hugo Etxera bisita birtuala (bideoarekin)

Publicado el 01 de abril de 2008

Victor Hugo Etxera bisita birtuala (bideoarekin)

Victor Hugo idazle famatuak ez zuen Pasaiara etortzeko asmorik, baina 1843. urtean Donibane kasualitatez ezagutu zuenean horren txunditurik geratu zen herriarekin ezen badiari begira dagoen etxetxo polit batean denboraldi batez geratzea erabaki zuen. Eraikina ez da gehiegi aldatu horrezkero, eta horren gelen antolamendua mantendu da urteetan zehar.

Gaur egun, turismo bulegoaren egoitza ezarri dute lehengo solairuan; eta erakusketa-areto bat hirugarrenean. Bigarrenean, aldiz, garaiko arropak, altzari, testuak biltzen dituen erakusketa iraunkor bat dago instalatuta. Bertan, "Miserableak" eta "Notre Dameko konkorduna" eleberri ospetsuen autorearen hitzek giroan sartuko dute bisitaria, Pasaiako erromantizismoaz blai egiten den bitartean.

Erakusketa astelehenetik igandera irekita dago, 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara. Urtarrilaren 1 eta 6an eta abenduaren 25ean itxita dago.

Ver todas las noticias de este especial

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?