Pasaian

Legezko mugak Mirakruz baserrian ezarri zituen Jose de Vargas Poncek

Publicado el 04 de julio de 2005

Legezko mugak Mirakruz baserrian ezarri zituen Jose de Vargas Poncek

Pasaiako udalerri berriari eman behar zitzaizkion mugen gaia kontu handiz landu zuen Jose de Vargas Ponce Carlos IV.aren ordezkariak, XIX. mendearen lehen urteetan. David Zapirain historialari pasaitarrak «Pasaia 1805-2005. 200 urteko batasuna» liburu aurkeztu berrian azaltzen digunez, erabaki hori hartzeko bera baino eskarmentu gehiago zuten bi adituren aholkularitza zuzena bilatu zuen. Hain zuzen ere, Carlos Lemor ingeniariari eta Juan Agirre untzi-kapitainari eskatu zien aholku.   

«... Me convencí que era preciso dar de términos a la villa de Pasajes todas las vertientes de las montañas que la rodean y arrojan sus aguas hacia el puerto... ningún resto de ésta queda a San Sebastián que sirviese de asidero para renovar sus pretensiones, y Pasajes tenía en su jurisdicción todo lo que baña al puerto, para levantar malecones, construir presas, elevar muelles y cuanto se juzgue preservativo. Lo cual no es factible siendo de otra jurisdicción, y es como imposible si a esta jurisdicción se le puede suponer interés en malograr la obra», utzi zuen idatzita Vargas Poncek.

Horrela bada, Pasaia eta Donostiaren arteko mugak Mirakruz baserrian ezarri zituen, Zapirainek bere liburuan jasotzen duenez. Hortik lerro zuzen bat egin zen Irurdieta kalarantz (Ilurgita, Pasaian eta Bidebietan “rocas” izenez ezagutzen dena), Pasaiako udalerriaren barruan geratzeko. Mirakruz baserritik lerroa Etxeberri baserriraino luzatu zen, hemendik Larrerdi –Pasaian sartzen ez dena–, Eguzkiza eta Txurdienearaino (Txurdin) –hau ere ez da sartuko–, harik eta Errenteria mugaperaino eta San Jeronimoko mugarriraino iritsi arte. Beraz, hauexek dira Pasaiaren barruan geratuko ziren baserriak; horrez gain, Herrera, Buenavista eta Molinaoko badia edo padura guztia: Mirakruz, Alapunta, Etxeberri, Arjel, Siustegi, Garro, Torruzahar, Julimasene, Zandardegi, Peruene, Errota edo Paper Fabrika, Kasares-borda, Eguzkitza, Aiete, Kastilun, Zilarginea, Txipres, Telleria, Alamoria (edo Alomoi), Papin, Landerro, Molinao, Sasuategi, Juanatxoenea, Akular, Barona, Miranda, Iparragirreko Errota, Eskalantegi, Berra, Etxarri, Arraskoenea, Antxo, Txoko, Erretiro, Mirabarkera, Etxeberri, Darieta, Tomasene, Kasares, Arriaga, Altunako Errementeria, Portuzar, Txontxorrenea, Zubimuzu, Altunaenea, Bentagoia, Gomistegi, Zalduako Errotak, Guardaplata, Bonea, Ernabiro, Iparragirre, Miramar, Soraburu, Bentabea, Etxetxiki, Santa Barbara, Arraskoenetxiki.

«Mugaketa hau Pasaiari jatorriz dagokiona da 1805etik bat egindako hiri independente gisa sortu zenetik», irakur dezakegu liburuan. Eta orain arte ez du goi-mailako erakunde batek indargabetu.

Volver a la edición 46

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo