Pasaian

«Sanpedrotarran izan ditudan ardurak uztea erabaki dut, baina pozik noa bi taldeek igoera lortu dutelako»

Publicado el 15 de junio de 2006

«Sanpedrotarran izan ditudan ardurak uztea erabaki dut, baina pozik noa bi taldeek igoera lortu dutelako»

San Pedro homenajeará estas fiestas a su club de fútbol, que este año ha logrado el ascenso a la primera categoría de sus dos equipos (juvenil y regional). Este reconocimiento popular coincide con el adiós a sus responsabilidades en el mismo de Egoitz Etxarri, unido al Sanpedrotarra desde que era niño y quien ha sido la cabeza visible del club en los últimos años. Por decisión propia, deja de ejercer como entrenador y como presidente (cargo éste que, no obstante, era oficialmente desempeñado por Jasone Lizarazu). A Etxarri le gustaría que más personas se animaran a prestar su trabajo al Sanpedrotarra en el día a día.

-Nola hartu du Sanpedrotarra Futbol Elkarteak herriak festetan egingo dion omenaldia?
San Pedro herri txikia da eta ez da arrunta izaten urte berean bi futbol taldeek maila igoera lortzea. Hortik ulertu behar dugu omenaldia. Bestetik, gure bazkideak beti gure ondoan izan ditugu eta, festen aurretik oraingo lan-taldean gabiltzanok elkartea utziko dugunez, aukera ona da guztiekin, eta parte hartu nahi duten beste herritarrekin ere, elkartu eta bazkari bat egiteko. Frontoian bilduko gara larunbatean eta egun horretan bertan ez zaigu futbol-partidurik faltako.

-Espero al zenuten gazte eta erregional taldeen igoera hori?
Jubenilen kasuan, ez genuen inondik inora espero. Are gehiago, arazoak izan genituen talde hori osatzeko. San Pedroko hiruzpalau jokalari baino ez daude; besteak kanpokoak dira denak. Erregionaletan, berriz, ezberdina izan da. Espero baino, igoera hori nahi genuen. Horretarako taldea geneukala bagenekien, baina, beti ere kirolean zaila da zer gertatuko den jakitea. Erregionaletan orain hiru urte lehen mailan izan ginen, egun dugun antzeko taldearekin, baina urtebetez iraun genuen. Iaz ere igotzeko itxaropena bagenuen, eta ez genuen lortu. Aurten nere helburua hori zen. Hasieratik oso ondo ibili gara eta, bukatu, primeran egin dugu.

-Zergatik diozu zailtasunak izan zenituztela taldea osatzeko? Gazteek beste kirol batzuk aukeratzen al dituzte gaur egun, ala?
Batez ere hori gertatzen da, ez daukatelako txikitatik futbolean hezitzeko aukera. Lehen, zortzi urtetik aurrera futbol taldeetan jokatzen genuen. Baina, orain dela hamar urte inguru, Diputazioak erabaki zuen haurrek kirol ezberdinak praktikatu behar zituztela. Horretarako daukate Eskola Kirola izeneko programa. Eta baimendun klubekin baino ezin dute haurrek kirola egin. Baimen hori lortzeko, hainbat baldintza bete behar ditu elkarteak. San Pedro ez da herri handia eta hemen ezinezkoa da. Horregatik, Sanpedrotarran txikien harrobirik ez dugunez, jubeniletan zailtasunak dauzkagu gero.

-San Pedron betidanik izan da futbol zaletasuna, baina.
Bai. Aurtengoa Sanpedrotarraren 28. urteurrena da. Ni zortzi urte nituela hasi nintzen. Gero hondartzara joaten ginen jokatzera eta, hortik aurrera, nahi genuen arte jarraitu genezakeen.

-Zein lan-taldek osatu izan du azken garaietan Sanpedrotarra?
Bi taldeetan izan ditugun jokalariez gain, bi entrenatzailek eta bi laguntzailek egin dugu lan elkartean. Azken urteetan bi pertsona izan gara buruan. Lehen Iñigo Muguruza eta ni; azkenaldian, berriz, Bixen Zinkunegi eta ni. Biek entrenatzaile kargua izan dugu, eta ez dago baimenduta pertsona bera entrenatzaile eta lehendakari izatea. Horregatik, Jasone izan da ofizialki lehendakaria azken garai honetan. Baina ofizialki aritu da soilik; praktikan ni izan naiz lehendakari.  

-Nola moldatu zarete hain jende gutxirekin elkartea aurrera ateratzeko?
Ahal izan dugun bezala. Askoz ere gauza gehiago egin genitzakeela uste dut, baina ez ditugu ez mila esku ez mila ordu. Hemendik eta handik ateratzen, herriari dirua eskatzen, laguntzak eskatzen...  aritu gara. Eta, bereziki, gogo handia jarri diogu lan honi.

-Aipatu Sanpedrotarrak daukan behar edo gabeziaren bat.
Futbol-zelaiaz hitz egin genezake. Trintxerpen jokatu izan dugu, betidanik, doan. Orain, ordaindu egin behar dugu, kudeatzen duen Illunberi laguntzeko, Udalak ez duelako diru asko jartzen. Gutxi da ordaindu beharrekoa, baina zelaia nahiko baldintza txarretan dago. Eta partidurik ez dagoenean bertara inor sartu ez dadin, itxi egin dute orain. Sanpedrotarraren partiduetara jende asko etorri ohi da eta zelaiaren hesi hori dela eta, beherakada txiki bat nabaritu dugu. Ordaindu beharrekoa gutxi da, baina, jasotzen ditugun laguntzak geroz eta txikiagoak dira eta gastuak handiagoak.

-Hogeita bi urtez Sanpedrotarrarekin zerikusirik izan duzu. Eta orain elkartea uztea erabaki duzu.
Zortzi urte nituela hasi nintzen jokatzen. Gero, hamar urtez izan naiz entrenatzaile eta lau urtez lehendakari. Abenduan hartu nuen elkartea uzteko erabakia eta hala jakinarazi nuen. Hain lagun gutxirentzat hainbesteko lana edukita, lau urte luze egiten dira. Pozez noa, bi taldeak goian uztea lortu dugulako. Baina pena pixka bat ere badut, noski, eta ahal dudan moduan laguntzen jarraituko dut. Agustin Osa izango da aurrerantzean burua. Pena da elkartearekin konpromisoa hartu nahi dutenak gehiago ez izatea.

-Zein uste duzu izan daitekeela erronka nagusia orain elkartearentzat?
Kirol mailan, taldea mantentzea. Herri mailan, jendea elkartearekin pixka bat gehiago inplikatzea. Partiduetara jende asko joaten da eta, diru aldetik, saltokiak laguntzeko prest izaten dira beti. Halere, lana egingo duen jendea falta da.

-Esan dugun bezala, festetan Sanpedrotarrak protagonismo berezia izango du. Nola bizi dituzu zuk jaiak?
Gogo biziz. Gaur egun Lezon bizi naiz, baina jaietan amaren etxera nator San Pedrora. Jai Batzordeko kide ere banaiz. Gure festak ez dira ospetsuak kanpoko jende asko erakartzeagatik, baina guretzat hoberenak dira, herrikoak direlako. Neretzat bereziena larunbata izaten da beti. Salbio-La Torre futbol partiduarekin hasten dugu eta Txaranga Porrusalda, bazkaria... izango ditugu.

-Mikel Astarloza Lagunarte berriaren idazkari ere bazara.
Taldeak oso harrera ona izan du. Dagoeneko 80tik gora bazkide ditugu eta lagunartearen kamisetak ere eskatu ditu jendeak.  Mikelek merezi du. Asko maite du herria.

Volver a la edición 56

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo