Pasaian

Kalaburtzaren garbiketarekin pozik, «baina helburua behin betiko berreskuratzea da»

Publicado el 15 de junio de 2006

Kalaburtzaren garbiketarekin pozik, «baina helburua behin betiko berreskuratzea da»

Las gestiones de Bonantza Auzo Elkartea a favor de dignificar la playa de Kalaburtza comienzan a dar sus frutos, de tal manera que el 30 de mayo la Diputación inició la limpieza de este espacio natural. Pese a la lógica alegría, los sanjuandarras recuerdan que el objetivo final es un proyecto de recuperación definitiva de esta zona de esparcimiento.

PASAIAN aldizkariaren zenbaki honek argia ikusten duenerako, sanjuandar herritarrek ekainaren 10erako iragarrita zeukaten Kalaburtza Egunaren bigarren edizioa iragana izango da. Iaz festa eta aldarrikapen giroan sortu zen egitasmo honen antolatzaileekin bildu ginen orain dela aste batzuk. Bonantza Auzo Elkarteko kideekin izan genuen solasaldi horrek nabarmen utzi zuen Kalaburtza Eguna ilusio berezi batekin zetorrela aurtengoan. Izan ere, maiatzaren 30ean (Pasaiako osoko bilkurak utzia dagoen hondartza horren berreskuratzearen aldeko mozio bat onartu zuen egun berean), Diputazioak makina bat bidali baitzuen kala natural horretan garbiketa lanak hastera.

Mozioaren onarpena zein garbiketa lanak Bonantza Auzo Elkarteak ikasturtean zehar egin duen lanari zor zaizkio. Iazko urrian, herritar hauek alderdi guztiekin harremanetan jarri ziren, hondartzari buruzko dokumentazio zabala bidaliz. Besteak beste, azken hamarkadetan Kalaburtza berreskuratzeko proposatu ziren proiektuak igorri zizkieten eta iazko Kalaburtza Egunean bizilagunek hondartzan egindako garbiketa lanen irudiak ere helarazi zizkieten. Pasaiako alderdi guztiekin elkarrizketa erronda bat ireki zuten ondoren, eta Diputazioko zein Jaurlaritzako arduradunekin biltzeko aukera ere izan zuten.

Koldo Azkoitia Lurralde Antolaketa eta Sustapenerako diputatuak hondartzan garbiketa eta azterketa lanak ekiteko Aldundiaren asmoaren berri eman zien Aste Santuan. Maiatzaren 30ean hasi zuen ekintza honen bitartez, harriak baztertu eta azpian hondarra ba ote dagoen begiratzeaz gain, sanjuandar gune honetan mareek daukaten jokaera aztertu nahi zuen Diputazioak, hortik aurrera hondartza berreskuratzeko zein egitasmo izango den egokiena erabakitzeko, antza.

Bonantzako kideek oso argi daukate azken helburua hondartzaren behin betiko egokitzapena dela, azken urteotan aldarrikatu duten moduan. Diputazioak emandako lehen urratsarekin oso pozik daude, beraz, baina beren ametsari eutsiko diote. «Kalaburtzan hondarrik ez badago, kanpotik ekarri beharko dute, bere garaian Zurriolara eraman zuten bezala», azaldu dute. Kalaburtzarentzat proiektu bat zehazten hasten direnean, erakundeek herritarren iritziak kontuan hartu beharko dituztela ere garbi daukate.

Eta Kantinaren aldarrikapena ere ez dute ahaztu. Puntaseko pasealekua berritu zutenean galdu zuen Donibanek bere Kantina zaharra. Udalari dagokio berria eraikitzea.

Volver a la edición 56

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo