
Publicado el 16 de noviembre de 2007
Denok ikusi ditugu noizbait gure ibilbideetan auto abandonatuak. Beharko lukeena baino arruntagoa da errealitate hori. Dagoeneko, 48 auto eraman dituzte Pasaiako udaltzainek txatar-biltzailera 2007 urte honetan, jabeek beraiek erretiratu dituztenak zenbatu gabe. Eta ez pentsa mendian aurkitu dituztenik; gehienak barrutietako herriguneetan agertu ohi dira, portuan eta Luzuriagako lur-sailean, baina baita herriko zenbait kale eta etorbideetan ere.
Gai honi buruz galdetu dugunean Pasaiako Udaltzaingotik esan digutenez, «auto gehienak herrigunean aurkitzen ditugu, batez ere Trintxerpeko portuan, horretarako benetako meategia baita leku hori». Zonalderik esanguratsuena, antza denez, «Hospitalilloa eta Euskadi Etorbidearen artean dagoen hilera da». Donibaneko Lezobiden ere larria omen da arazo hau. Azken eremu honetan, «22 auto aurkitu ditugu aurten». Eta Antxoko Luzuriagan topatu dituzten 12 auto abandonatuak ere nabarmentzekoak dira.
Hiru eremu hauek aipagarrienak dira, baina ez bakarrak: nahiz eta oso atzetik, Andonaegin eta Bizkaia plazan (3 bakoitzean), Arrandegi eta Hamarretxeta kaleetan eta San Markos etorbidean ere aurkitu dira egoera horretan zeuden ibilgailu batzuk, adibide gutxi batzuk jartzearren.
Garai bateko automobil bildumagilea bazara, edo mekanika zalea, jakin ezazu mendian auto abandonatu bat aurkitzen baduzu etxera inolako ondorioak jasan gabe eraman dezakezula. Baina, hori bai, kotxe horrek matrikularik ez badu. Kasu horretan txatarratzat hartzen baita. Identifikatuta balego, eta nahiz eta guztiz apurtuta egon eta xasisa soilik agertu, ibilgailu hori eramatea lapurreta bat izango litzateke legediaren aurrean.
Isun gogorrak aurreikusita daude
Hala ere, auto bat abandonatzea ez da batere komenigarria sakelarentzat, Udaltzaingoak norena den identifikatzen badu behin-tzat: «Abisuak jaso eta gero, jabeak kasurik egiten ez badu, ordaindu beharreko isuna 30.050 eurokoa izatera hel daiteke, bigarren notifikazioan arautegiaren aurrean arau-hauste larri bat izanez». Gainera, eta nahiz eta salaketa prozesu guztia bukatuta eta autoa baja egoeran egon, horrek ez du esan nahi jabeari isun hori kenduko zaionik. Bere horretan mantentzen da, eta bakoitzak (Udaletxeak, Trafiko Zuzendaritzak, eta abar) kobratu beharko luke bere kabuz.
El proceso que sigue la Policía Municipal con los coches abandonados suele ser «demasiado largo».
Cuando un automóvil muestra signos evidentes de haber sido abandonado, agentes municipales le sacan dos fotografías y esperan un mes, pasado el cual se ponen en contacto con el dueño a través de la matrícula y la base de datos de la Dirección General de Tráfico. Si, tras haber emitido dos avisos en quince días, el coche sigue estacionado en el mismo lugar, pasará a ser considerado por el Ayuntamiento como un residuo sólido urbano más. Esta condición de “chatarra” es automática cuando no hay matrícula.
Pero, se deben considerar dos cuestiones: el verano es época menos rígida a la hora de aplicar la normativa, y la zona del puerto también es especial (por las travesías de los marineros).