Pasaian

«Gurasoek haurrekin denbora konpartitzea da jolasen alderik inportanteena»

Publicado el 25 de abril de 2008

«Gurasoek haurrekin denbora konpartitzea da jolasen alderik inportanteena»

Pasaiako Euskara Patronatuak gurasoei zuzendutako ikastaro bat eskaini zuen udalerriko ikastetxeetan urte hasieran. Helburua tradizionalki gazteleraz egin diren haur-jolasei euskarazko alternatibak erakustea zen, txikitxoak gaztetatik euskal hizkuntzan bizi ahal izateko. Irakasleetako bat Urtxintxa aisialdi eskolako dinamizatzaile den Oier Agirresarobe izan zen. Bera ibili zen Karmengo Ama eskolako ikasleen gurasoekin. Haur-jolasek umeen heziketan duten papera azpimarratu du hezitzaile honek.

-Zergatik da horren komenigarria beren aisialdian haurrekin euskaraz aritzea?

Euskara ikasteko eredu bakarra eskola ez izatea oso inportantea delako. Hizkuntzaren alde ludikoa ikusten badute, lan-tresna bat baino askoz gehiago dela argi izango dute. Are gehiago, jolasak haurren heziketan ezinbestekoak direnez, horietan euskaraz ari-tzea oso erabilgarria izan liteke hiztegia ikasteko, adibidez.

-Zertan datza jolasen garrantzi hori?

Ezagutzak oharkabean jasotzeko funtsezko tresnak dira; hau da, horien bitartez haurrek baloreak bereganatzen dituzte konturatu gabe. Bestalde, aita-amekin jolasteko ezinbestekoa da harreman estua edukitzea beraiekin, jolasek oso karga afektibo handia baitute. Eta azkenik, helduek ohikoa ez den beste aurpegi bat erakusten dute jokoekin, eta horrek umeek beraiei buruz duten iritzia alda dezake.

-Askotan entzuten omen da guraso eta seme-alaben arteko erlazioa asko aldatu dela azken urteotan. Horrenbesterako al da?

Egia da aldakuntza hori suma-tzen ari dela gizartean, nik uste. Gurasoek ez daukate jadanik haurrekin egoteko “esklusibitatea” egun, ardura gehiegi dituztelako. Edonola ere, bi guraso multzo bereiztuko nituzke. Alde batetik, seme-alabekin egoten diren denbora eskasean kalitatezko zerbait egiten saiatzen diren gurasoak daude; eta bestetik, utzikerian erortzen direnak dauzkagu, haurrek ahalik eta arazo gutxien ekartzea bilatzen dutenak. Gure ikastaroetara etortzen direnak lehenengo mul-tzokoak izan ohi dira.

-Zeintzuk dira deskribatzen duzun pasibotasun horretara eraman gaitzaketen faktoreak?

Etxeko baloreen aldaketa, batez ere. Lehen heziketaren pisu handiena familian zegoen, baina gaur egun ardura gehiegi uzten dira beste batzuengan. Ikastetxeak ez dira gai pertsona bat bere osotasunean hezitzeko, eta guraso asko ez dira kontura-tzen etxean egiten ez den lan horrek zer nolako hutsunea suposatuko duen etorkizunean. Modu berean, aipatzekoak dira beste faktore ugari, kontsumismoa eta haurrak entretenituak egoteko erosten diren tresnak, esate baterako.

-Zeintzuk dira jolas egokienak?

Benetan ondo pasatzeko balio badute, guztiek dauzkate bere alde hezitzailea eta bere xarma. Soka-saltoan, adibidez, koordinazioa lantzen da; esku-jolasean lateralitatea eta kontaktua, abestietan hiztegia, eta abar. Azken batean, gurasoek haurrekin denbora konpartitzea da joko hauen alderik inportanteena.

-Haur bakoitza unibertso txiki bat da, baina ze adin arte dira gomendagarriak haur jolasak?

Lehenengo urtea betetzen dutenetik jolasak egiten hasi beharra dago, eta 14 urtera arte guztiz ezinbestekoak dira. Haatik, topea laurogeita hamarretan jarriko nuke nik. Guraso batzuentzat, haurrekin jolastea terapia bat da.

Volver a la edición 76

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo