Pasaian

Sanpedrotar txistularien lana txalotuko du Ondartxok

Publicado el 18 de octubre de 2008

Sanpedrotar txistularien lana  txalotuko du Ondartxok

Miguel Laskibar sanpedrotarra herriko txistularirik beteranoena da. 50. hamarkadan hasi zen musika-tresna hau maitatzen eta, gaur egun jotzeko ohitura galdu badu ere, pozik hartu du datorren azaroaren 9rako herrian antolatu den egitasmoa.

Ondartxo Abesbatzak herriko txistulari izan diren lagunak elkartu nahi ditu egun horretan, Musika Astearen egitarauaren barnean.  40-50 txistulari inguru bildu daitezkeela uste dute antolatzaileek eta txistuak herriko hainbat ospakizunetan izandako garrantzia azpimarratuko da ekitaldi horren bitartez.

Antonio Esnaola apaizak animatuta hasi ziren Miguel Laskibar eta herriko beste gazte batzuk txistua jotzen. «Futbolean aritzen ginen On Antoniorekin eta haren ideia izan zen, 50. hamarkadan, herrian txistua bultzatzea». Urte pare batez Trintxerpeko beste txistulari batzuekin jotzen aritu ziren eta gero erabaki zuten ikastaro ofizial batzuk egitea. Oraindik gordetzen ditu Miguelek Donostiako Udal Txistu Akademian lortutako notak. 1955. urteko maiatzean, oso ongi kalifikazioa. «Gogoan dut   Kepa Barandiaran, herriko beste txistulari bat, ni baino zaharragoa eta dagoeneko hil egin zena».

Ez ziren asko hasiera hartan eta, laster, Miguel bakarrik gelditu zen txistulari lanetan herrian. Noizean behin Trintxerpekoekin jotzen zuen. «24 urte nituela Colombiara joan nintzen lanera. Laupabost urte eman nituen atzerrian eta San Pedroko neska batekin ezkondu nintzen ahalordez (por poderes)», esan digu Laskibarrek.    

Colombiako urte haietan ez zuen txistuaren trebezia batere galdu. Alderantziz. Euskal Etxeetan eta hainbat jaietan jotzen aritu zen.

Herrira bueltatu zenean, beste sanpedrotar gazte batzuri irakasten hasi zen. «Asiloan eskolak ematen nizkien. Ni baino gazteagoak ziren. Josetxo Arrieta, Joxe Miguel Zenekorta eta beste batzuk ziren bere ikasleak. Urte batzuk eman genituen», ekarri du gogora.

Oroitzapen onak

Hasiera haiek aspaldiko kontua dira, baina oroitzapen ona gorde-tzen du Miguel Laskibarrek. «Oinkari dantza taldearekin jo nuen eta Trintxerpekoekin Madrilera joan ginen jaialdi batean parte hartzera», esan digu. Garai hartan emakumeek ez zuten txistua jotzen. «Ohiturarik ez zegoelako nik ez nion nere alabari irakatsi», aipatu du.

Urte asko dira Miguelek ez duela jotzen. Uretan sartuta dauka txistua, hondatu ez dadin hala egin behar omen delako. Baina azaroaren 9an jotzera irtengo da berriro. «Zer edo zer egingo dugu». Orain partitura batzuen zain dago ekitaldia pixka bat prestatzen hasteko.

Ondartxo Abesbatzak txistulariek herrian egin duten eta egiten duten lana txalotu nahi du. «Une garrantzitsuetan beti daude herria girotzeko prest. Arraunlariei harrera egiten zaienean, dantza egiten denean... Edozein festa edo ospakizunetan garrantzitsuak dira», uste dute Ondartxotik. Sanpedrotar txistularien zerrendan garai ezberdinetan jo duten 69 lagun daude. Nahi dutenek azaroaren 9an elkarrekin joko dute.

Homenaje al remo sanpedrotarra y reconocimiento al Fato Cultural

La Semana Músico Coral de Ondartxo abesbatza tendrá lugar entre los días 7 y 9 de noviembre. Los actos previstos durante esas jornadas se suman a los que ya ha venido ofreciendo esta coral a lo largo de 2008, con motivo de su 25 aniversario. Cada uno de esos días de música agradecerá la labor de un colectivo popular.

El día 7 de noviembre se brindará un reconocimiento al trabajo que realiza en San Pedro y Trintxerpe el Fato Cultural Galego Daniel Castelao. Está previsto que durante esta jornada actúen en San Pedro varios coros que interpretarán su repertorio en gallego.

El día siguiente, sábado 8 de noviembre, el gran protagonista será el remo sanpedrotarra. El Club de Remo, que este 2008 cumple medio siglo, será homenajeado. A través de diez capítulos y diez canciones, se contará y cantará la historia de este deporte en San Pedro, en una actuación en la que intervendrán Sorgiñarri Txistulari Taldea, Lamiak Dantza Taldea y el Otxote Kanpaiazpi.

Las jornadas Músico Corales se cerrarán, el día 9, con el reconocimiento a los txistularis que San Pedro ha tenido en las últimas seis décadas. Se prevé una kalejira con todos los que se animen a participar y un concierto en la Iglesia con el txistulari Mendizabal y el trikitilari Furundarena, a cuyo término actuarán nuevamente los txistularis del pueblo. Después se celebrará una comida.

Volver a la edición 82

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo