Pasaian

Donibaneko Lintxua dendak ateak ixteko erabakia hartu du

Publicado el 19 de diciembre de 2008

Donibaneko Lintxua dendak ateak ixteko erabakia hartu du

Pasaitar eta euskal produktuak saldu ditu, bi urtez

Imanol Irizarrek eta Bego Sotok orain bi urte hasitako proiektu bereziak bere ibilbidea amaitutzat emango du Gabonen ondoren, beste norbaitek jarraipena ematen ez badio behintzat. Lintxua sanjuandar saltokiak bere ateak itxiko ditu laster, martxan jarri zuten bi herritar hauek hala erabaki baitute.

Donibane kaleko 94.ean euskal eta pasaitar produktuak eskaini dituen txoko eder bat zabaldu zuten 2007.eko urta-rrilean eta, denbora honetan, proiektu hau ilusio handiz bultzatzen aritu dira, bakoitzak bere lanbidearekin jarraitzen zuen bitartean.

San Juan ezagutzera hurbiltzen diren bisitari eta turistentzat denda erakargarria izan da Lintxua, bertan erosi ahal izan dituztelako, besteak beste, oroigarriak, liburuak edo jakiak. Baina, era berean, bertakoentzat ere interesgarriak izan zitezkeen produktuak eskaintzen saiatu dira Soto eta Irizar. Herriko argazki panoramikoak, pasaitar artisauen lanak, “Donibane” hitzaz apaindutako opariak... Produktu propioak ere sortu izan dituzte. Ildo horretan, 2008an eman ditu Lintxuak fruiturik berezienak. Batetik, Kukuxumusu enpresa ezagunak Lintxuarentzat espreski egindako kamisetak sortu zituen, Donibaneko irudiarekin. Bestetik, “Pasaiako he-rritik” liburua eta CDa argitaratu zituen saltokiak, Xenpelarren bertso ezagunetatik abiatuta.

Beherapenak jarri dituzte

Beste norbaitek proiektuarekin jarraitu nahi izatea da Lintxuaren biziraupenerako itxaropen bakarra. Bitartean, beherapen bereziak eskaintzen hasi dira (%30 eta %50ekoak, produktuen arabera) eta urte amaieran merkeagoak izango dira prezio horiek.

Volver a la edición 84

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo