Pasaian

Alabortzarako agindu zuen proiektua egiteko eskatu diote Udalari

Publicado el 30 de junio de 2009

Alabortzarako agindu zuen proiektua egiteko eskatu diote Udalari

Diputazioarekin hitzartutako 350.000 euroak inbertitu daitezela nahi dute herritarrek, beren iritziak entzunda

Auzolanak fruituak eman zituen berriz. Bonantza Auzo Elkartearen ekimenez, ekainaren 13an sanjuandar talde batek Donibaneko hondartza garbitu zuen, udararako txukun utzi asmoz. Alabortza Eguneko helburuak bete egin ziren, aurreko urteetan bezala. Egun batzuk geroago, Diputazioak harea bota zuen gune honetan, erabiltzaileentzat erosoagoa izan dadin.
   
Baina ondo dakite herritar hauek Alabortza behin-betirako aisialdi gune egoki bihurtuko bada, beharrezkoa dela erakundeen esku-hartzea, hondartza egokituko duen proiektu baten bitartez. 1960. urtetik gaur arte naturgune horrentzat Udalak planteatu dituen egitasmoak ez dira inoiz gauzatzera iritsi.
  
2008. urteko aurrekontuetan ere diru-partida bat gorde zuen Udalak Alabortzari irtenbide bat emateko. Orain arte ez du konpromiso hori bete, baina alkateak esan du 2009 honetan eskatuko dutela hondartzari buruzko azterketa bat. Gainera, urtarrilean Udalak eta Diputazioak lankidetza hitzarmen zabal bat sinatu zuten eta “Alabortza herritarren erabilerarako prestatzea” izeneko atalean 350.000 euroko diru-partida jaso zuten.
   
Erakundeek emandako hitza noiz beteko duten zain daude bizilagunak. Auzo Elkarteak Udalari eskatu dio proiektua idazteko izapideak bideratu di-tzala. «Eta behin proiektua egin eta gero, eman diezagula aukera bizilagunoi egitasmoa aztertzeko eta, azkenik, kontuan har ditzala jasotako iradokizun eta ekarpenak». 

Kantinako obrak

Diputazioari eta Udalari eskatu diete «berandu baino lehen,  bete dezatela Alabortzari buruz hitzartutakoa».Hondartzaren etorkizuna oraindik ere zehazteko dagoen bitartean, herritarrak aspalditik itxaroten ari ziren beste txoko bat berreskuratuko dute laster. Kantina berreraiki-tzeko obrak orain aste batzuk hasi dituzte eta udara amaierarako bukatuta egon litezke.
   
Udalak 192.000 euroren truke esleitu ditu lanak eta Herri-inbertsioetarako Estatuko Funtsarekin finantzatuko dira. Orain bost bat urte galdu zuen Donibanek kantina zaharra, aisialdirako gune preziatua.

Volver a la edición 90

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

EDK logo