
Publicado el 08 de febrero de 2010
Galizako hizkuntzak aurrera egin dezan, lan asko dago egiteko. Hala ondoriozta daiteke "55 mentiras sobre a lingua galega" liburuaren aurkezpenean entzundakoaz. Otsailaren 5ean izan zen ekitaldi hori, munduko hainbat lekutan; tartean, Trintxerpen, non Xose Estevezek, Filipe Domínguezek, Koldo Izagirrek eta Manolo Irixoak defendatu zuten galegoaren ondarea.
Azken hamarkadetan atzera egin du galegoaren erabilpenak eta Galizako Gobernuak orain ezarri nahi dituen lege berriek aurrera egiten badute, arriskua handiagoa izango da. Besteak beste, hezkuntza sisteman gaztelerari espazio handiagoa eman nahi diote. Laiovento argitaletxeak plazaratutako "55 mentiras sobre a lingua galega" liburua testuinguru horretan sortu da, egoera hori salatzeko eta galegoaren aberastasuna aldarrikatzeko.
0 comentarios