Pasaian

Albistea | Noticia

Haur minbiziari buruzko jardunaldiak ospatuko dira Bergaran urriaren 20an

Publicado el 15 de octubre de 2007

Haur minbiziari buruzko jardunaldiak ospatuko dira Bergaran urriaren 20an

IX. Haur Minbiziari Buruzko Jardunaldiak ospatuko dira Bergaran datorren larunbatean, urriaren 20an, ASPANOVAS Gipuzkoaren (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Elkartea) eskutik.

Jardunaldiak guztiz irekiak izango dira, antolatzaileek adierazten duten bezala, «haur minbizia Gipuzkoan ezagutzera emateko eta lurralde historikoaren elkartasuna lortzeko nahia jarraituz». Egitaraua goizeko 10.30ean hasiko da, eta bertan zenbait hitzaldi izango dira, gai bakoitzeko aditu ezberdinek eskainiko dituztenak. Amaitutakoan, bertaratutakoen parte-hartzea bilatuko dute galdera eta iradokizun saioek eta, amaitzeko, elkarteak askari bat eskainiko die.

Egitaraua

10.30 Elkartearen aurkezpena. Juan Jose Carmona jauna (lehendakaria) eta Itziar Balzategi (elkarteko partaidea)

10.40 Jose Javier Uriz Monaut doktorea (Donostia Ospitaleko Onkohematologia pediatria unitateko medikua) “Neuroblastoma, gaixotasunera hurbiltasun bat”

11.05 Jose Maria Indiano doktorea (Bilboko Basurto Ospitaleko Onkologia Pediatriko unitateko burua) “Eta minbiziaren ondoren, zer?”

11.30 Galderak eta iradokizunak

11.45 Maite Olaizola Bernaola doktorea (Donostia Ospitaleko Zainketa Aringarri zerbitzuko arduraduna) “Zer dira zainketa aringarriak?”

12.10 Maria Jose Gonzalez Is anderea (ASPANOVAS Gipuzkoako psikologoa) “Dolu prozesua”

12.35 Galderak eta iradokizunak

12.50 Agurne Barruso anderea (Bergarako Udaletxeko alkatea) Jardunaldien amaiera

13:30 Askaria

Informazio gehiago hemen.

Compartir

Delicious Menéame Zabaldu Digg

Zer da hau? ¿Qué es esto?

0 comentarios

Ud. presta su consentimiento para el tratamiento automatizado de sus datos personales. A tal efecto, el responsable ha establecido una política de privacidad y unas condiciones de uso donde Ud. podrá conocer la finalidad que se le darán a los datos suministrados a través del presente formulario, así como los derechos que le asisten.

Código de seguridad

EDK logo