
Publicado el 14 de mayo de 2009
Bizarrain Kultura Elkarteak Altzako I. Bertsopaper Lehiaketa antolatu du aurten. Helduei zuzendutako lehiaketa izan da eta gaia eta neurriak libreak izan dira. Guztira, hamar lan jaso ditu elkarteak. Iñigo Legorburu Arregi errenteriarra izan da Bertsopaper Lehiaketako irabazlea, "Marko inkonparable horri" lanari esker. Donostia izan da bertso sarituen gaia.
Altzako onenaren saria, berriz, bi pertsonen esku geratu da; Santi Zapirain Elizalde eta Xabier Mujika Casares izan dira irabazleak. Sari banaketa maiatzaren 15ean, ostiralean, egingo da Nido tabernan, Hudaltzainak bertso-saioa hasi aurretik, 22.00etan.
Lehiaketako epaimahaikideak Juan Mari Irigoien idazlea, Unai Elizasu eta Bizarrain elkarteko Luis Mari Ralla izan dira. Aurkeztutako lanen maila ona nabarmendu dute.
0 comentarios