
Publicado el 25 de enero de 2008
Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziako Turismo Saila nazioarteko hainbat turismo eragileen topalekua den Madrilgo Fitur azokan egongo da. Aurtengoa 28. edizioa da, eta urtarrilaren 30 eta 31ean eta otsailaren 1, 2 eta 4an ospatuko da.
Oarsoaldearen standean erakusmahai informatzaile bat egongo da, non eskualdeko turismo aukerari buruzko informazioa eskainiko den. Esate baterako, Arditurriko Bidegorritik Aiako Harria Parke Naturala arte; Listorreta-Barrengoloia aisialdi gunea eta Aizpitarteko kobazuloak; Urdaburura, Aldurara nahiz Añarbeko urtegira irteerak, San Markoseko gotorlekua eta Fanderiako errota zaharra.
Azoka honetan parte hartzearen helburua Oarsoaldea turistikoki sustatzea eta turismo destino moduan sendotzea da. «Merkatu madrildarra, frantsesarekin eta kataluniarrarekin batera, eskualdera heldu diren bisitarien igorle garrantzitsuena izanik, azoka honetan parte hartzearen garrantzia» azpimarratu du Juan Carlos Merino agentziako lehendakariak.
(Goiko Argazkia: karrikas)

0 comentarios