
Publicado el 01 de abril de 2009
Pasaia-Lezo Lizeoko eta Karmengo Ama eskolako 9 eta 12 urte bitarteko ikasleek baliabide erakargarri bat izango dute aurrerantzean Pasaiako historia eta ondarea ezagutzeko. Pasaiako Udalak, Ereiten enpresak eta aipatu ikastetxeetako arduradunek "Bantxa" izeneko materiala aurkeztu dute apirilaren 1ean.
Pasaiako historia eta ondare gida da "Bantxa", gaztetxoei zuzendutakoa. Azalpen sinple, irudi deigarri eta hainbat ariketen bitartez, bost unitate didaktiko eskainiko zaizkie aipatu adinetako neska-mutilei, ikasgelan lan ditzaten. Hain zuzen ere, Pasaiako gizadia eta ingurune fisikoa; Pasaiako barrutiak; industria eta paisaia; itsas kultura; eta badiaren itzulia aztertzen ditu baliabide honek.
Jarraian duzue aurkezpenaren bideoa.
1 comentarios
Tira, ekimen berria eta orijinala. Txalogarria.
Escrito por Francisco Rabón (2009-04-02 19:37:54)